Ikertia Fundazioa
Ziurtek ZiurtagiriaPremie ZiurtagiriaApplus ingurugiro ziurtagiriaApplus ISO 9001 ZiurtagiriaValid HTML 4.0 Transitional
Fundación Ikertia
 


Ingurumen Ziurtagiria

Ingurumen Ziurtagiria

IKERTIAko zuzendaritzak Kalitate, Ingurumen eta I+D+I politika ezarri egin du. Bertan enpresaren funtsa isladatzeaz gain, bai bezeroekiko (azken hauen gogobetzea da IKERTIAren helburua) eta bai berrikuntza sistemako gainontzeko partaideekiko konpromezua azaltzen da.

MISIOA:

Talde interesgarriekin egindako elkarlanean oinarrituriko I+D+I ekintzen bultzatzailea izan, EFQM bikaintasun ereduaren araberako erizpideen bidez.

IKUSPUNTUA:

Erakunde mundu bat bistaratu non I+D+I ekintzak enpresen lehiakortasun, ezagupen zientifiko-teknologiko eta gizartearen beharren alde burutzen dira.

POLITIKAK:

  • Pertsonekiko orientazioa eta hauen garapen eta inplikazioa: Pertsonak erakundearen zutabea dira eta konpromezu argia dago haien garapena burutzeko, bai lan arloan eta bai arlo pertsonalean ere. Ondorioz, pertsonen ahalmenak hobeto azalaratu egiten dira eta hauek erakundearekiko duten inplikazioa bultzatu.
  • Kooperazioa: Talde interesgari ezberdinekin onuragarriak diren erlazioak ezartzeko baliabide aproposen garapena, konfiantza, integrazioa eta ezagupenen elkartrukapenean oinarriturik.
  • Ekintzen normalizazio eta ziurtapena: EFQM bikaintasun ereduan oinarrituta, erakundeari aplikagarriak diren arauak bete eta barneratzea.
  • Emaitzenganako orientazioa: Erakundearentzat garrantzitsuak diren talde ororen gogobetetze eta asetasuna (pertsona, bezero, hornitzaile, gizarte eta azken finean halakotan interes ekonomikoak dituztenak), erakundearen emaitzak neurtzea ahalbideratuko duten etekin adierazle eta eragileak erabiliz.
  • Berrikuntza: Ekintza berrien garapena, ikasteko kultura, etengabeko hobekuntza, ezagupenaren sormena eta ekimen berrien bultzatzea.

BEREZKO BALOREAK:

Gure antolaketa kultura PERFIL ereduaren bidez garatzen da, hurrengo harreman eta balio pertsonaletan oinarrituz:

  • Pragmatismoa:  erabaki eta ekintzen akatsak aztertu eta balioesteko ahalmena. Koherentzia, erizpidea, zentzua, eraginkortasuna.
  • Bikaintasuna: Erakundeak duen ahalmena modu orekatu baten bezero, langile eta orokorrean gizartearen beharrizan eta eskakizunak betetzeko. Erabateko kalitatea, etengabeko hobekuntza.
  • Kooperazio sarea: Helburuak konpartitzeko ahalmena. Elkarlana, komunikazioa.
  • Malgutasuna: Ingurumen eta beren aldaketei egokitzeko almena. Tolerantzia, enpatia.
  • Berrikuntza: Sormen ahalmena, irudimen eta ezagupenean oinarriturik. Sormena, ezagupena.
  • Lidergoa: Helburu jakin bat lortzearren, pertsona eta taldeengandik ahalik eta etekin handiena ateratzea. Konpromezua, erantzunkizuna, profesionaltasuna.
 Nagusia | Ingurumen Ziurtagiria
-> www.saretek.net-> www.fedit.es-> www.earto.org-> www.cebek.es-> www.tecnociencia.es